Ziztu Bizian Eskaut Taldea

1992an sortu zen. Gaur egun, 100 pertsona inguruk osatzen dugu taldea: gazteak, begiraleak, gurasoak, Asabak (begirale ohiak) eta kontsulatua.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mugimenduaren barruan, eskultismoa oinarri hartuta, aisialdiko hezkuntzaren bidez mundua eraldatzea da gure helburua, pertsona askeak, kritikoak eta gizarte justuago eta solidarioago baten eraikuntzarekin konprometitutakoak osoki prestatzen lagunduz.

Eskaut hezkuntza-proiektua 8 eta 19 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, biharko helduei, hain zuzen ere, orainaldi desberdin batetik abiatuta etorkizun hobe baten protagonista izateko deia egiten dutenei.

Hezkuntza-proiektu hau gure ideiei jarraituz eta gazteek urteetan zehar bizi duten prozesu baten bidez gauzatzen dugu. Horrela, ikasturtean zehar astero bilerak egiten ditugu, eta Eguberri eta Aste Santuko oporretan talde osoa asteburuetara joaten gara. Udan 15 egunez egoten gara kanpamentu batean, ingurune natural batean.

Gure lokalak San Jose Langilearen parrokian ditugu.

KONTAKTUA

Edozein informazio behar baduzu, jarri harremanetan honako helbide honetan: ziztubizian@eskaut.org

Jarrai iezaguzu Instagramen ere:
https://www.instagram.com/ziztubizian /