Gure Pastoral Barrutiko zazpi gaztek, Borja gure apaizak lagunduta, Lebaniego Bidea osatu eben abuztuaren 17ko astean. Oraingoan San Vicente de la Barqueratik Santo Toribio de Liebanara erromesaldia egitea erabaki zuen gazte taldeak bultzatutako udako proiektua da. Naturari eta ahaleginari lotutako esperientzia da, baina San Frantzisko Asiskoaren eta austeritatearen eta komunitatearen aldeko proposamenaren oso hurbileko fede-esperientzia izateko ere balio izan die.
Horrela, Kantabriako Picos de Europa mendian galdutako herrietako eliza-atarietan lo eginez, ‘kanpin gasarekin’ sukaldean arituz eta astelehenetik ostiralera ibiliz, gazteak Liebanako Santo Toribiora hurbildu ziren, Lignum Crucisekin eta beste apaiz batzuekin batera Eukaristian parte hartu zuten komunitatera. Gainera, eukaristiak ospatu ahal izan dabez ibili aurretik goizero bisitatu eta otoitz egin daben alkarteetan, beti ere, erromesaldi honen zentzuan fokua jarriz: Jainkoagandik gertu egon eta San Frantzisko Asiskoaren espiritualtasuna ezagutu.
Egun honeek, gainera, gure Pastoral Barrutia osatzen daben gazteen artean loturak sortzen jarraitzeko balio izan dabe. Taldea murriztua izan bada ere, komunitate ireki eta abegikor bat eratzen jarraitzeko ilusioa ez da gutxitzen, eta urrats horiek guztiek elkarrekin helburu horretarantz joateko balio dute: bertatik igarotzen diren gazte guztien parte-hartzeari ateak irekiko dizkion komunitate abegikor baterantz.


ES




