Gaixoen Oliadura

Zuetako norbait sufritzen dagoela?Egin dezala otoitz.
Pozik dagoela?Kanta ditzala gorazarreak.
Zuetako Norbait gaixo dagoela? Dei egin diezaiela eliz arduradunei, gaixoaren alde otoitz egin eta Jaunaren izenean olioz igurtz dezaten.
(Sant. 5,13-15).
Santiago apostoluaren hitz horiek erakusten digutenez, Elizaren hasieratik arreta erlijiosoa oso zaindua zegoen gaixoentzat.
Elizaren historia osoan arreta eta kezka hori etengabea izan da. Gure parrokia-erkidegoan ere egiten da misio hori.
Izan ere, pertsona talde bat daukagu (Osasunaren Pastoral Taldea), Jaunartzea eman eta hura eramateko prestatuta, igandetan gaixoei eta ostiraletan udal egoitzari eta Las Mercedeseko egoitzari, Erkidegoko ospakizunetan parte hartu ezin dutenei.
Era berean, adineko edo gaixo horiek Gaixoen Oliadura Sakramentua jaso nahi badute, jarri harremanetan apaizekin.
“Gaixo eta ikustera etorri” Jesus. (Mat. 25,36)