Ezkontza

Zer urrats egin behar dira ezkontzeko?
- Joan zaitezte gure hiru parrokietako batera, ezkontza baino sei hilabete lehenago gutxienez (kontsulta ezazu Parrokia-bulego bakoitzaren ordutegia)).
- Informazio hau erantsi behar duzue:
- Bautismoko fedea. Bizkaitik kanpo bataiatu badira, ziurtagiriak dagokion Gotzaindegian legeztatuta egon beharko du.
- Jaiotza-aktaren hitzez hitzeko kopia. Erregistro Zibilean eskatzen da.
- NANaren edo antzeko dokumentu baten fotokopia
- Ezkontza aurreko ikastaroetara joan izanaren ziurtagiria.
- Dokumentuek gehienez 6 hilabeteko balioa dute.
- Eta BI TESTIGOk lagunduta etortzea, adin nagusikoak, ezkongaiak ondo ezagutzen dituztenak. Gurasoak izan daitezke.
Ospakizuna:
Ohiko ordutegia honakoa da: larunbatetan 12:00etan edo 13:00an.