Komunio ondoko katekesia

Komunio ondoko katekesia ere badugu, Lehen Jaunartzea ospatu ondoren fedean hezten jarraitu nahi duten haurrentzat. Etapa honetan ez dugu testulibururik. Saioak dinamikoagoak dira eta batez ere hazkunde pertsonalean eta sinesten ditugun balioetan jartzen dugu arreta. Katekistak gazteak direnez, tratua eta hurbiltasuna handiagoak dira. Konfiantzazko giroa da, eta denok ireki gaitezke, epaituak sentitu gabe, ulertuak baizik.

Bilerak: Las Mercedes, asteazkenetan 19:00etatik 20:00etara eta Santa Ana, larunbatetan 17:00etatik 18:00etara, biak astean behin.

Santa Ana parrokian larunbatero 17.00etatik 18.00etara biltzen den jaunartze ondoko taldeak BIDAZTI du izena.

Gure izenak, BIDAZTIk, zer garen eta zer lortu nahi dugun azaltzen du. Hau da, ibiltariak edo bidaiariak gara eta mundura daramagu Jesusen bizitza eta mezua. Hainbat jarduera, jolas, topaketa eta parrokia-komunitatearen bizitzan parte hartuz egiten dugu.

ETORTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU!!

BIDAZTIn bezala, Sendotzean ere une ludikoak boluntarioekin tartekatzen dira, beste talde batzuekin topaketa, otoitza eta fedearen inguruko prestakuntza.

Une honetan, Areatza-Erromoko Pastoral Batasunak askotariko gazte eskaintza dauka.U

Une honetan 10 eta 13 urte bitarteko haur biltzen dituen “Bidazti” z gain, Konfirmazio talde bat eta 18 urtetik gorakoentzako beste bat ditugu.

Non gaude?

Kontakta zaitez

Kontaktatu