Kaixo! Ongi etorri Pastoral Barrutiaren astekaria dan Egun Honetako Ogia aldizkariaren edizio berrira, datorren asteari begira agenda, abisuak eta informazio baliagarriarekin. Oraingoan, poz bereziarekin argitaratu dugu astekari hau, ikasturtea berriro hasten baita eta, horrekin batera, erronka berriak, ilusio berriak… sortzen baitira. Lehenengoa, Pastoral Barrutiko santuetako baten ospakizuna, Mesedeetako Andre Mariaren egunean. Jarraian, egun hauetan orain arte aipatutako abisuak gehitu ditugu:
- Lehenengoa, nola ez, Mesedeetako jaieguna. Ostegun honetan, irailak 24, meza handi batekin ospatuko dogu jai hau, 19:00etan, Borja Uriarte, lurralde bikarioa, buru. Ekitaldia Las Mercedeseko Parrokian izango da eta ondoren agape txiki bat, Getxoko jai hau komunitatean ospatu ahal izateko.
- Domekan, Pastoral Barrutiko parrokietan izango da Caritasen diru-bilketa.
- Pastoral Barrutian eratzen diran eta izena emoten daben taldeei buruz, honako hau jakinarazten dogu:
-
- Katekesi taldeek hilaren 30era arte dute zabalik izen-emate epea. Informazioa lortzeko, Las Mercedes parrokiara edo Santa Ana parrokiara 18:00etatik 19:00etara hurbil zaitezkete hilaren 30a baino lehen. Katekesia Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrera ematen da, eta aurten gurasoek hilean saio bat egin beharko dute nahitaez. Haurrek, berriz, bi saio, meza familiarra eta etxean osatzeko materialak izango dituzte.
- Bidaztik, Pastoral Barrutiko jaunartze osteko taldeak, bere izen-ematea zabalik dau ondorengo estekan. Pastoral Barrutiaren jaunartze osteko taldea da, non dinamikak, otoitzak, jolasak, irteerak, bizikidetzak… egiten diren, betiere Jesusekin erreferente gisa, fedean sakontzen jarraitzeko modu ludikoago eta sozialago batean, lagun berriak eginez. Eman izena esteka honetan:
- Baieztapen-taldeak hainbat adinetan banatzen dira: 15-18 urte, 18-30 urte eta 30 urtetik gorako taldea, helduentzat. Hiru parrokietako edozeinetan eman dezakezue izena, bulego ordutegian edo Whatsapp bat idatzita 688 78 78 72 zenbakira. Pastoral Barrutitik dei egiten deutsuegu pauso hau emon eta zeuen Fedean sakontzera, zeuen Fedea edonora eroateko konpromisoa hartzeaz batera. Taldeen ordutegia bakoitzaren komenientziaren araberakoa izango da, eta 16-18 ordu bitartean astean saio bat egingo da, eta beste hamabostean behin, gutxi gorabehera.
-



ES