Martxoak 3an, domekaz, Areetako Santa Ana elizan, bi urte eta erdian ikasketak amaitu dabezan “Astero” teologiako hastapeneko bi taldeei diplomak emon jakezan. Guztira 37 pertsona izan dira ikastaroan. Estrella Morenok, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak, “ospakizun zirraragarri batean, diplomadunen seniderik falta izan ez zan ospakizunean” aurkeztu ebazan Fernando Marcos Areeta-Erromoko Pastoral Barrutiko moderatzaileak.
Ikastaroa amaitu ondoren, «orain ezagutza horiek komunitatearen zerbitzura jartzea da kontua». Ikastaro horien bi emaitza garrantzitsu izan dira: «lehenengoa, pertsonak ezagututa parrokien artean oztopoak apurtzea, eta horrek Pastoral Barruti izateko hurbiltasun handiagoa ahalbidetu du, eta bestea, Ministerio Taldearen gehiengoa ikastaro horietatik atera izanarekin lotuta dago. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta ETPIari aukera hori emateagatik “, amaitu du Marcosek.