Komunio ondoko katekesia

Fedean sakontzen jarraitu nahi daben 10-18 urteko haur eta gazte guztiei, Lehenengo Jaunartzea egin daben ala ez, bateatuta egon ala ez, BIDAZTI eskeintzen deutsuegu.

BIDAZTIn bilerak Santa Ana parrokian egiten dira:

  • Astearteetan: 19:45etik 21:00etara 14 urtetik aurrera.
  • Larunbatetan: 17:00etatik 18:00etara 10 urtetik aurrera.

Ez da testulibururik erabiltzen, eta saioak dinamikoagoak dira. Lau dimentsio kontuan hartuta prestatzen dira:

  • Jolasa. Funtsezkoa da Bidaztiko kideek gozatzea eta ondo pasatzea. Jokoak, gainera, lagundu egiten du taldekideen artean harremanak estutzen eta haien eta laguntzaileen artean konfiantza sortzen.
  • Topaketa. Bidaztiren helburu nagusietako bat da bertako kideek antzeko beste talde batzuekin topo egin ahal izatea, bai bikariotzakoak, bai Elizbarrutikoak.
  • Fe. Bidazti parrokia-taldea da, eta Jesusengan fedea da nagusi.
    Ekintza. Taldean oso presente dago besteengatik zerbait egiteko aukera.
  • Akzioa. Taldean oso presente dago besteengatik zerbait egiteko aukera.

Hori guztia kanpamentuetan, boluntariatuetan, otoitzetan, tailer biblikoetan, elizbarrutiko gazte-pazkoetan, JMJn (Gazteen Munduko Jardunaldia), igandeetako eukaristietan, txangoetan, prestakuntza-saioetan, barkamenaren sakramentuaren ospakizunetan, Konfirmaziorako prestakuntzan, Done Jakue Bidean, kanpainetan…

Katekistak edo laguntzaileak gazteak dira eta, beraz, tratu eta hurbiltasun handiagoa dute haur eta gazteekin.

Non gaude?

Kontakta zaitez

Kontaktatu