Haurren katekesia

Haur katekesiak hiru ikasturteko iraupena dau eta 7 eta 10 urte bitarteko umeak Jaunartzearen sakramenturako prestatzen doguz.
Bitartean, Itun Zaharreko eta Jesusen bizitzako pasarterik nabarmenenak ezagutuko dituzte. Eukaristiaren eta Elizaren sakramentuari buruz ere bai. Hori guztia helburu bikoitzarekin: Biblia, otoitza eta igandeko mezarekin ohitzea.
2025-2026 ikasturtetik katekesirako bi modalitate ditugu:
- Astero: haurrak astean behin joaten dira parrokiara, hiru ikasturtetan zehar, eta familiako mezetara gurasoekin hilean behin.
- Familiakoa (hilekoa): gurasoak eta seme-alabak hilean behin, ostiraletan, joaten dira parrokiara, prestakuntzak irauten duen hiru urteetan. Hileroko famili mezan ere parte hartzen dute guztiek.
Izen-emateak irailean egin behar dira, 1etik 30era parrokiako bulegoetan.
Aurten ez dugu euskarazko katekesi talderik.
Asteko katekesia
Asteko katekesia Urriko lehenengo astean hasiko da.
Las Mercedes parrokia
Ordutegia: 18:00etatik 19:00etara
- Astelehena: Katekesiko 3. maila (Lehen Hezkuntzako 4. maila)
- Asteartea: Katekesiko 2. maila (Lehen Hezkuntzako 3. maila)
- Asteazkena: Katekesiko 1. maila (Lehen Hezkuntzako 2. maila)
Santa Ana parrokia
Ordutegia: 18.30etatik 19.30etara
- Astelehena: Katekesiko 3. maila (Lehen Hezkuntzako 4. maila)