Bidazti jaunartze osteko taldeko haurren udalekuak

Uztailaren hasieran, gure Areeta-Erromoko Pastoral Barrutiko Bidazti jaunartze osteko taldeko haurrek esperientzia ahaztezina bizi izan eben Villarcayoko kanpamentu batean. Uribe Kostako PBko Elaiak eta Izar Berri taldeekin batera, gure abenturazaleek “Munduari bira 9 egunetan” izeneko abenturan parte hartu zuten, dibertsioa, sormena eta espiritualtasuna uztartuz.

Lehenengo egunean pasaporte bat banatu zen, non haurrek eguneroko esperientziak apuntatu zitzaketen, benetako abenturazale batzuk bezala. Egun bakoitza otoitz tarte batekin hasten zen, non santu ezberdinen bizitza eta haien bertuteak deskubritzen zituzten. Ondoren, munduko hainbat leku ezagutzeko aukera izan dute. Egun ezberdinak herrialde ezberdin bati eskaini zitzaizkion, kultura, joko, tradizio eta gastronomia berriak aztertuz.

Udalekua familiei eskainitako azken egun bereziarekin amaitu zen. Gurasoak, anai-arrebak eta aitona-amonak Villarcayon elkartu zitzaizkien haurrei, eta beraientzat bereziki prestatutako hainbat jardueraz gozatu ahal izan zuten elkarrekin. Bazkari bat egin ondoren, amaiera meza batekin amaitu zen dena, eta eskerrak eman nahi izan zizkioten bizi izandako asteari.