Nola lagundu ekonomikoki?
Gose bainintzen eta jaten eman zenidate; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri.
Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan? Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.
(Mateo 25:35,40)
Gure gizartea pandemia honen ondorioz bizitzen ari den krisi ekonomikoari dagokionez, zure eskuzabaltasunera jotzen dugu inoiz baino gehiago, eta gogorarazten dizugu ekonomikoki lagundu nahi baduzu ebanjelizatze, asistentzia eta parrokien arteko elkartasun lanarekin jarraitu ahal izateko, zure ekarpen ekonomikoak egin ditzakezula, gure Bizum edo banku-kontuetako batera banku-transferentzia eginez:
- Las Mercedes
- ES05 3035 0066 16 0660061845
- Bizum: 01438 (ONG)
- Santa Ana
- ES87 3035 0066 19 0660003865
- ES38 2095 0047 85 2129006433
- Bizum: 01618
- San Jose Langilea
- ES47 2095 0093 602047004015
- Bizum: 03130 (Kanpanako)
donoamiiglesia.es web-orrialdearen bidez.
Edo parrokiako bulegoetara zuzenean hurbilduz (kontsultatu gure ordutegiak).
Gastuari gogor eusten ari gara, eta gure asmoa ildo horretatik jarraitzea da. Benetako konpromisoa da fidatzen diguzun euro bakoitza ondo aprobetxatzea, alferrik galdu gabe.
Ez dugu ahaztu behar gehien ditugun parrokiak solidarioak izan behar dugula gutxien dutenekin.
Bizkaian, parrokien % 80 defizitarioak dira, eta gureak, berriz, gainerako % 20a, zuen laguntzari esker. Ematen duzuen dirutik, hamar eurotik sei laguntza behar duten Bizkaiko elizetara eta eliza-proiektuetara doaz.
Horregatik, inoiz baino gehiago, gure parrokietako bakoitzaren kuotei eutsi behar diegu, Elizbarrutiko elkartasun-mekanismoa baitira.
Horrela, koronabirusaren krisi honetan okerren daudenei lagunduko diegu, parrokien arteko lankidetzaren bidez eta Elizbarrutiko justizia sozialeko proiektuetan.
Eskerrik asko zure eskuzabaltasunagatik!
Eskuzabaltasuna da berekoikeria legitimo bakarra.
(Mario Benedetti)
Eta ez ahaztu Elizaren x markatzeaz zure errenta-aitorpenean: