Konpromiso sozio-karitatezkoa partekatzeko jaia.

Datorren ekainaren 8an, osteguna, Algortan ospatuko dugu Karitate eguna; kristau komunitateak konpromiso sozio-karitatezkoa partekatzeko jaia.

Topaketaren egitaraua honakoa izango da:

16,45.- Harrera eta ongietorria Hirutasun Santuaren Elizan (Aita Trinitarioak)

17,15.- Eukaristia, Gotzainaren eskutik.

18,30.- VI Bikaritzaren Azoka. Udalerrien eta errealitateen erakustokiak.

19,30.- Agape.

Gainera, zuk egoki ikusten duzun pertsonen artean zabal dezakezu gonbidapena, elkarrekin egun berezi hau ospatzeko.